XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hauek bihotzaren taupada zoroak!
Baina, zer diot?
Zu al zara, nire betiko Jojo, errainu haren erretratu bizia?
Errege-seme ez dirudizu, baina horrela deituko zaitut,
Nola egon naiz hain itsu?
Nola ez zaitut ezagutu?
JOJO: Nahasmen handia duzu, eta hitzik ez dizut ulertzen.
ELI: Zeu zara!
JOJO: Neu?
ELI: Ene printzea!
Azkenean, azkenean!
JOJO: Zer pentsa lezake diozunaz nire moduko arlote batek?
Aurpegitik ezin nazakezu ezagutu, ez baitaukat.
Oroimen gabe gelditu zait bihotza: korapiloak estutzen du.
Gor dago, eta mutu, gogoratu ezinean,
Nire gaitzak ez du erremediorik.
ELI: Neuk sendatuko zaitut!
Entzun: Erraza da begizkoa egiten!
Aski dut bihotza ukitzeaz!
Fidatu nigan, ez beldurtu.